XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

b) administratuak aintzakotzat ez hartzeagatiko hutsegite larria,

c) zerbitzuetako tegi, gai edo agirietan, zabarkeriaz edo asmo txarrez, kalte handiak egitea,

d) lantegietan iskanbilaren bat sortu edo parte hartzea,

e) lanpostua dela eta, ezagutu daitezen gaiekiko duen lanbide-mailako isiltasun-obligazioa ez betetzea, Administrazioarentzako kalteko izan edo norbere onerako erabili daitezenean,

f) agintariek, menpekoek egin ditzaten hutsegiteei amor-ematea,

g) agintari, lankide edo menpekoekiko errespeto-falta larria,

h) argi eta garbi legez kontrako diren txostenak egin eta akordioak hartzea, Administrazioaren edo herritarren kalterako eta oso hutsegite larriak izan ez daitezenean,

i) elkartuezinen arloan, epeak eta prozedurei buruzko beste arau batzuk ez betetzea, honek elkartuezineko egoerari eustea ekar ez dezanean,

j) zerbitzuen agizko iharduerari eragiten dion etekinik eza, oso hutsegite larria izan ez dadinean,

k) legez jarritako abstentzio-arrazoirik ba denean, Administrazio-bidean parte hartzea,

l) lanorduak zuritu gabe ez betetzea, guztiak batera hileko hamar ordu gutxienez izan daitezenean,

m) agintekeria, lanpostuan aritzean,

n) ordu-artarako sistemei ihes egitea edo, zuritu gabe betetzeke utzitako lanorduak jakitea eragozteko jarritako ekintzak edo omisioak,

ñ) hiru hilabeteko epe-barruan, zuritu gabe lanera joan gabeko hirugarren hutsegitea, aurreko biak hutsegite arinagatik zigortu direnean,

o) gaisotasun edo istripuren bat dela eta, hartu diren bajen zaintza eta artari buruzko arauak ez betetzea,

p) gaiso edo istripu-itxurak eginez lanera ez joatea, eta

q) eguneko lanorduen barruan, zuritu gabe, lanpostutik aldegitea.

85. Atala

Honako hauek dira hutsegite arinak:

a) hutsegite larria izan ez dadinean, lanorduak zuritu gabe ez betetzea,

b) zuripiderik gabe, egun batez lanera ez joatea,

c) jende, agintari, lankide edo menpekoekiko errespeto-falta txikia,

d) egitekoak betetzekoan atzerapena, zabarkeria edo nagikeria,

e) hutsegite larria izan gabe, zerbitzuko tegi, gai eta agiriak zaintzen izandako zabarkeria, eta

f) funtzionariaren eginkizunak eta obligazioak ez betetzea, oso hutsegite larritzat edo larritzat jo beharrekoak izan ez daitezenean.

86. Atala

1- Hutsegite baten astuna neurtzeko eta ezarri beharreko zigorraren maila jartzeko, honako erizpide hauek hartuko dira kontutan:

a) asmoa,
b) zerbitzuan sortutako nahasmena,
c) Administrazioari edo administratuei egindako kalteak,
d) berriro hutsegitea, eta
e) eskuhartze-maila.